XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizon zahar bi, eta ez Gizon bi zahar.

- Gunea isilperatzean, lehen esan bezala, inguratzaile zuzenak hartzen du haren tokia, baina kalifikatiboak lehenengo hau falta balitz; zenbatzaileak.

Adibidez:

- Hiru jertse gorri erosi ditut

- Hiru gorri erosi ditut

- Hiru erosi ditut

- Adjetibo batzuk sustantibo balioa hartu dute eguneroko erabilera bide dela.

Adibidez, santua, pobrea, gaztean, zaharra etab.

Beraz, sarritan gune bezala agertzen dira, izenaren lekuan.

Adibidez:

- Gure zaharrak esan du

- Gaurko gazteek ez dute lanik egin nahi

- Pobreak etorri dira gaur gurera

- Atributu-nolakotzailea ez da beti zuzenki lotzen izenarekin, batzutan aditz baten bidez egiten da lotura hori.

Horrelakoetan IS burutua dago, eta adjetiboak sintagma berri bat osotzen du: SAd=sintagma adjetibala:

- Nere etxea zaharra da

IS SAd.

- Zure lagunak gogaikarriak dira

IS SAdj.